Leundu eta
lurzorua distirarazi
Gernika Garbiketak enpresak mantentze-kontratu bat eskaintzen du, garajeetako lokal guztiak garbitzeko maiztasun finkatuarekin, eta, horrela, ez zara arduratu behar garbiketaz eta mantentze-lanez.
Zure garajea hobeto kontserbatzeko, kontratatu Gernika Garbiketak.
Jabekideen komunitateetako lurzoruak hobeto kontserbatzeko, hainbat ekintza egin ohi ditugu, lurzoru bakoitzaren eta haren beharrizanen arabera, horrela lehenengo egunean bezala mantentzeko, dela atariko zorua, dela kanpoaldeko lurzorua, dela zikinkeriak eragin handia izan ohi duen barruko patioetako lurzoruak.
Mikro-leundu eta leundu
Orban, marka eta urradura mota guztiak kentzean datza, lurzoruaren higadurari eta kolore-galerari aurre egiteko, merkatuko teknika aurreratuenak erabiliz.
Desugertzea
Garbiketa sakona da, makineria eta produktu egokien bidez, eta zikinkeria inkrustatua eta lurzoruak zituen tratamendu-geruza zaharrak kentzeko balio digu.
Distira eman eta kristalizatu
Distira emateko edo kristalizatzeko zerbitzu profesionala eskaintzen dugu, noizbehinka edo aldian behin, lurzoru mota bakoitzerako langile espezializatuen bidez.
Beste tratamendu batzuk
Hala behar duten lurzoruetan, emultsioak (argizariak) eta berariazko iragazgaizteak aplikatuko dira, kontserbatzeko eta mantentzeko.